Bere lanak osagai autobiografiko argia du: "nire gai guztiak nire haurtzaroan inspiratuta daude". Sailkaezina, Bourgeois libreki mugitu da figuraziotik abstrakziora, erresonantzia unibertsaleko hizkuntza guztiz pertsonala sortuz, zeinarekin oroimena eta sentimenduak arakatzen baititu.
AGNÈS VARDA – DoKumentalista
Agnès Varda (Brusela 1928 – Paris 2019) bere belaunaldiko emakumezko zuzendari bakanetakoa izan zen. Nouvelle Vague-ko argazkilari, artista, zinemagile eta aitzindaria. Sortzaile askea, modernoa eta ingurune politiko eta sozialarekin konprometitua. «Agnès Varda. Argazkiak atera, filmatu, birziklatu» erakusketak espiritu irekia eta bidaiaria islatzen du. Les Glaneurs et la Glaneuse edo Visages...
CHANTAL AKERMAN – Zinemagilea
Chantal Akerman, (Brusela 1950 – Paris 2015) Europako zinema esperimental eta feministaren aitzindaria. Jeanne Dielman, 23 quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975) filma, New York Times-ek «feminismoaren lehen maisulana zinemaren historian» gisa goraipatzen duena; bere semearekin bizi ahal izateko prostituzioan aritu behar duen etxekoandre eraginkor baten errutinetako une intimistak dira....