PARABÓLIKAK formatuen laborategi bat da, eduki eta prototipo narratiboen programak elkarrekin sortzeko, gizarte-, kultura- eta sormen-gaiak jorratzeko. “PARABOLIKAK” izenak helburu bikoitza du: alde batetik prozesuak eta emaitzak biltzea eta bestetik, zabaltzea. Proiektu hau KARRASKANek bultzatzen du, Euskadiko kulturako berrikuntza zein berrikuntzaren kultura sustatzen dituen elkarte profesionala.
PARABÓLIKAK-EN LEHEN PROIEKTUA
Lehenengo denboraldi honetan, PARABÓLIKAKek emakumeak ekosistema kultural eta sortzailean duen irudikapenaren inguruan hausnartuko du. Lantalde osoa kultura- eta sormen-arloko profesionalek eta kontsumitzaileek osatzen dute, eta funtsezko bi gairi buruz hausnartuko du: “Zer kontsumitu nahi dugun emakumeok eta nola irudikatu nahi garen kultura- eta sormen-zerbitzuetan eta -produktuetan”.
Talde eragilea Rosa Abal, Yolanda Reclusa, Lorna Biermann, Bertha Bermudez, Ana Urgoiti, Laura Díez, Amaia García, Miren Pérez eta Irene Intxausti, erakunde desberdinetako 9 arduradun profesional eta kultura- eta sormen-sektoreko hainbat esparrutatik etorritakoak osatzen dute. Talde honek elkarlanean lan egin du esparrua zehazteko eta diseinatzeko. Baita hausnarketa-prozesu osoa sortzeko ere. Heliana Trovatok, Saro Pachonek, Carol Arlenek eta Aintzane Zorrillak ere kolaboratzen dute grabazioan, edukien edizioan eta komunikazioan.
Bestalde, kultura- eta sormen-sektoreko 11 profesional eta kontsumitzaile gonbidatu dira 5 LABen bidez garatuko den lankidetza-prozesu batean parte hartzera. Horietan, parte-hartzaileek hainbat dinamikatan lan egingo dute galderei erantzuteko: zer kontsumitu nahi dugun eta nola irudikatuak izan nahi dugun.
LABak azterketarako eta hausnarketarako partaidetza-guneak dira, eta modu profesionalean dinamizatuko dira, 11 parte-hartzaileek beren ezagutza zabaldu eta partekatzeko, diskurtsoa eta amaierako produktuaren formatua elkarrekin sortzeko.
Lan-formatu hori LABen bidez indartzeak aukera ematen digu eduki eta formatu berrien baterako sorkuntzan esperimentatzen jarraitzeko, parte hartzen duten emakumeen ikuspegien aniztasuna integratuz.
Prozesu osoa dokumentatu egingo da, edukia sortzeko baterako sorkuntza-prozesua nola lantzen den eta narrazio-unibertsoa zabaltzeko aukera emango diguten hainbat pieza erakusteko.