JOANNA RUSS – Idazlea

Idazle, saiakeragile eta feminista estatubatuarra izan zen (1937 – 2011), zientzia-fikzioan izan zuen eraginagatik ezaguna. Bere lanik nabarmenena, The Female Man (1975), genero-zapalkuntza aztertzen du zientzia fikzioa eta feminismo erradikala nahasten dituen narratiba baten bidez. Gainera, egitura patriarkalen kritika bortitza izan zen, bai literaturan, bai gizartean. Bere ibilbidean zehar, Russek...

ALICIA PULEO – Ekofeminista

Ikuspegi ekofeministagatik ezaguna, genero-zapalkuntzaren eta ingurumen-suntsiketaren kritika biltzen dituena. Bere lanak, bereziki La granja humana (2009), emakumeen esplotazioaren eta naturaren arteko elkarguneak aztertzen ditu, eta gizakiak zein ingurumena azpiratzen dituen sistema kapitalistari kritika erradikala egitea proposatzen du. Puleo etika ekologikoaren eta justizia sozialaren defendatzaile sutsua izan da.

KATIXA AGIRRE – Idazlea

Gasteizen jaio zen (1981), eta amatasun eta nortasun gaiak ikuspegi feministatik jorratzen dituen euskal idazlea da. Bere lanik nabarmenena, Amek ez dute (Las madres no, 2018), emakumeen rol tradizionalak zalantzan jartzen ditu. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

CHIMAMANDA NGOZI ADICHIE – Idazlea

Bere belaunaldiko idazle afrikar eraginkorrenetako bat da (Abba, Nigeria, 1977). Bere lanak feminismoa, arrazakeria eta bere jaioterriko tentsio politikoak aztertzen ditu. 2003an La flor púrpura argitaratu zuen, eta Commonwealth Writers Prize saria eman zion. Biafrako gerra zibilari buruzko Medio sol amarillo (2006) eleberriak Orange Prize saria eman zion. Gainera, Todos...

LOUISE BOURGEOIS – Eskultorea

Bere lanak osagai autobiografiko argia du: "nire gai guztiak nire haurtzaroan inspiratuta daude". Sailkaezina, Bourgeois libreki mugitu da figuraziotik abstrakziora, erresonantzia unibertsaleko hizkuntza guztiz pertsonala sortuz, zeinarekin oroimena eta sentimenduak arakatzen baititu.

AGNÈS VARDA – DoKumentalista

Agnès Varda (Brusela 1928 – Paris 2019) bere belaunaldiko emakumezko zuzendari bakanetakoa izan zen. Nouvelle Vague-ko argazkilari, artista, zinemagile eta aitzindaria. Sortzaile askea, modernoa eta ingurune politiko eta sozialarekin konprometitua. «Agnès Varda. Argazkiak atera, filmatu, birziklatu» erakusketak espiritu irekia eta bidaiaria islatzen du. Les Glaneurs et la Glaneuse edo Visages...

CHANTAL AKERMAN – Zinemagilea

Chantal Akerman, (Brusela 1950 – Paris 2015) Europako zinema esperimental eta feministaren aitzindaria. Jeanne Dielman, 23 quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975) filma, New York Times-ek «feminismoaren lehen maisulana zinemaren historian» gisa goraipatzen duena; bere semearekin bizi ahal izateko prostituzioan aritu behar duen etxekoandre eraginkor baten errutinetako une intimistak dira....