SARA AHMED - Idazlea
Londonen jaiotako filosofo eta akademiko britainiarra da (1969); feminismoa, queer teoria eta kritika postkoloniala ikertzeagatik da ezaguna. Emozioen politika eta erakundeetan botere dinamikak luze eta zabal landu ditu; hala, feminista zapuztailearen figura txertatu du, statu quoa eta opresio egiturak zalantzan jartzen dituena. Bere obren artean Queer Phenomenology (2006) eta Bizitza feminista bat bizi (2018) nabarmendu behar dira, eta horietan identitatearen eraikuntza, emozioak eta kexen politika aztertu ditu. Goldsmiths College erakundeko Centre for Feminist Research zentroko zuzendaria izan zen harik eta, 2016an, sexu jazarpen salaketen aurrean erantzun faltengatik protesta gisa postuari uko egin zion arte.
Egunera egon nahi duzu?
Azken mezua
Azken iruzkinak
- No recent comments available.