Erresuma Batuan jaioa (1882-1941), idazle eta saiakeragile modernista izan zen; aktibismo literarioagatik egin zen ezagun. Gela bat, norberarena obran (1929) emakumeen independentzia ekonomiko eta profesionalaren alde egin zuen, askatasunerako eta sormenerako betekizun modura. Estilo berritzailea zuen, eta emakumeen zapalkuntza, subjektibotasuna eta patriarkatua hizpide zituzten hausnarketa eta kontzientzia fluxuekin esperimentatzen zuen; literaturan eta pentsamendu feministan arrasto ezabaezina utzi zuen.