Agnès Varda (Brusela 1928 – Paris 2019) bere belaunaldiko emakumezko zuzendari bakanetakoa izan zen. Nouvelle Vague-ko argazkilari, artista, zinemagile eta aitzindaria. Sortzaile askea, modernoa eta ingurune politiko eta sozialarekin konprometitua. «Agnès Varda. Argazkiak atera, filmatu, birziklatu» erakusketak espiritu irekia eta bidaiaria islatzen du. Les Glaneurs et la Glaneuse edo Visages Villages kritikaren ustez generoaren eta testigantza historikoaren maisulan txikiak direnak.